"Hadi presidentearen gizonen eskuetan dago berriro ere al-Anad aireportua", esan dio BBCri Yemengo gobernuaren aldeko eledun Nasr Alkaidek. Zehaztu duenez, borroka "intentsoen" ondotik berreskuratu dute aireportua. Besteak beste, Saudi Arabiak lagunduta hainbat bonbardaketa egin dituzte matxinoen kontra.
Duela gutxi itzuli zen Khaled Mahfuz Bahah Yemengo lehen ministroa hegoaldeko Aden hirira Saudi Arabiako erbestetik. Iragan martxoan, Abd Rabu Mansur Hadi presidentea gobernu osoarekin batera erbesteratu zen, matxino xiitak Adenera hurbiltzen ari zirenean.