Irakeko okupazioaren ondorena

Adineko gizon bat eta hiru haur irakiar hil dituzte Bagdaden, koheteen jaurtiketen ondorioz

Agure bat eta hiru haur irakiar hil dituzte Bagdaden, koheteen jaurtiketen ondorioz. AEBetako armadaren ofizial batek jakinarazi duenez, hiru kohete jaurti dituzte Bagdad kanpoaldetik. "Bat hegoaldean erori da, bestea iparraldean eta azkena erdigunean. Horien ondorioz, hiru haur eta adineko bat hil dira, eta beste bost larri zauritu dituzte", gaineratu du.

2004ko martxoaren 17a
13:18
Entzun
AEBetako ofizial horren bart jakinarazi du adineko irakiarren heriotza, leherketa gertatu den lekutik bertatik. Astelehenaz geroztik, dagoeneko hamaika dira hildako irakiarrak, tartean Mosulen hildako hiru polizia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.