Qalqiliyan gertatu da, Zisjordanian. Eliyahuko kontrol gunea igarotzen ahalegindu da 13 urteko gaztea, ibilgailuentzako pasabidetik. Israelgo iturrien arabera, soldaduek gelditzeko deia egin diote eta hark aurrera jarraitu du; orduan, jaka azpitik zerbait ateratzera zihoala ikusita, tiro egin diote zangoetan.
Hasiera batean Israelgo komunikabideek "atentatu saioa" izan dela zabaldu badute ere, gerora Tel Avivek jakinarazi du ez diotela adingabeari inolako armarik aurkitu. Gaztea atxilo eraman dute Kfar Savako erietxera.