EB-ren goi bilera

Adostasuna lortze aldera, beste aurrekontu proposamen bat aurkeztuko duela agindu du Blairek

EB Europako Batasuneko aurrekontuen negoziazioa desblokeatzeko asmoz, beste proposamen bat aurkeztuko duela iragarri du Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro eta seihileko honetako EBko presidenteak. Atzo hasi zen EBren 2006-2013 urte bitarteko aurrekontuak adosteko batzarra Bruselan, eta argi geratu zen Batasuneko kide diren estatuen artean ezadostasun handiak daudela.

2005eko abenduaren 16a
10:44
Entzun
Erresuma Batuaren eta Frantziaren artean pultsu gogorra ari da gertatzen: deskontu britainiarra eta Frantziak nekazaritzarako jasotzen dituen dirulaguntzak dira ezadostasun iturri nagusiak. Nolanahi ere, aurrekontua, oro har, murriztearen alde agertu da Blair, herrialde txiroenentzako laguntzak barne, eta, aldi berean, deskontu britainiarrari eustearen alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.