Mundua

AEB, Iranekin negoziatzen jarraitzeko prest

Irani eta potentzia nagusiei bukatu zaie programa nuklearraren inguruko akordioaren funtsa lortzeko epea. Ekialde Hurbil osoan eraginen du erabakiak.

Munduko potentzien 5+1 Taldearen eta Iranen diplomazia arduradun nagusien bilera, atzo, Lausanan. BRENDAN SMIALOWSKI / EFE
mikel rodriguez
2015eko martxoaren 31
09:37
Entzun

Ameriketako Estatu Batuetako diplomaziako iturriek zabaldu dute prest daudela Iranekin akordio nuklear baten inguruan negoziatzen jarraitzeko, negoziazio hori "baliagarria" bada: "Gure adituak eta diplomatikoak oso gogor ari dira lanean akordio bat lor dezaketen ikusteko".

Irango negoziatzaileetako batek, berriz, aitortu du zenbait gai adosteke dituztela akordio bat lortu ahal izateko: "Oraindik argitzeke dauden gaiak daude", esan du Hamid Baidi Nejat Irango Atzerri Ministerioko zuzendariak, gogoraraziz ez dela akordiorik izango "gai guztiak konpondu arte".

Ekialde Hurbileko egoera geopolitikoa baldintza dezakeen erabakia hartuko dute gaur, Suitzan. Munduko potentzia nagusiek eta Iranek gauerdira arteko epea dute Teheranen programa nuklearraren inguruko akordioaren oinarriaren inguruan ados paratzeko. Akordio osoa ixteko epea ekainaren 30a da, baina gaur funtsarekin aitzinamendurik lortu ezean, potentziek bederen adierazia dute bertan behera geldituko dela ituna egiteko aukera. Hala ere, epe hori beste 24 orduz lutzatzeko prest azaldu da AEB.

Akordioa egiteak edo ez egiteak gehienbat AEBen eta Iranen arteko harremanari eraginen dio, eta horrek mugarri bat ezar lezake Ekialde Hurbilean, 1979tik etsai amorratu izan diren bi herrialdeen arteko harremanak hobera edo okerrera eginen duen markatuko baitu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.