Osasun erreforma dagon dagoenetan sartzen bada indarrean, hamabost eta hogei milioi lagunen artean estaldurarik gabe geldituko dira AEBetan. Sistemak kanpo uzten dituenen artean gehienak etorkinak dira, gainera. Besteak beste, horregatik, dozenaka milaka lagunek AEBetako migrazio politikak erreformatzeko eskatu zioten herenegun Barack Obama presidenteari. Antolatzaileen arabera, 175.000 mila lagun bildu ziren paperik gabeko etorkinen eskubideen alde, Washingtonen. Gaur egun Latinoamerikatik joandako hamabi milioi paperik gabeko bizi dira AEBetan. Herenegun, elkarretaratzearen bidez, haien denen egoera legeztatzea eskatu zuten.
Eta Barack Obamak eskura duen guztia egiteko konpromisoa agertu zuen, Kapitolioko zabalgunean jarritako pantaila erraldoitik. Aurrez grabatutako irudiak ziren; baina haietan AEBetako presidenteak adierazi zuen urtea amaitu baino lehen migrazio politika erreformatzeko ahaleginak egingo zituela. «Hitz ematen dut bi alderdiak ados jartzen ahaleginduko naizela gai garrantzitsu honek aurrera egin dezan», azaldu zuen presidente estatubatuarrak. «Ez da erraza izango, eta ez da egun batetik bestera gertatuko. Baina elkarrekin lan egiten badugu, gure herrialdearen historiari justizia egiten dion etorkizuna eratuko du. Etorkinek osatutako herrialde bat baikara».
AEB. OSASUN ERREFORMA. Erreformak hogei milioi lagun utziko ditu estaldurarik gabe, gehienak etorkinak
Migrazio erreforma eskatu dute milaka lagunek, eta Obamak urte amaierarako egiteko konpromisoa hartu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu