Samarra Bagdad baino iparralderago dago, hain zuzen ere 100 kilometro.
AEBek hiri horren kontrola berreskuratu nahi dute, eta beraz, oldarraldi gogorrari ekin diete. Beraiek esan dutenez, gutxienez 94 lagun hi dituzte, haietako 23 zibilak.
Iraken okupazioa
AEBak gogor oldartu dira Samarran; gutxienez 94 lagun hil dituzte
Samarra hiriaren kontrola eskuratu nahian eraso gogorra egin zuten atzo gauean AEBek. Militar estatubatuarrek esan dutenez, gutxienez 94 lagun hil dituzte. Gainera gerrilarien arma eta azpiegitura ugari suntsitu dituztela diote. Bi soldadu estatubatuar zauritu zirela azaldu dute AEBek. Samarrako erietxetik esan dutenez, ordea, 25 hildako eta 35 zauritu zenbatu dituzte. Samarra erresistentziako indar suniten esku zegoen, Irakeko Gobernuaren kontroletik kanpo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu