AEBetako gobernuburu George W. Bush, eta Irakeko lehen ministro Nuri Al-Maliki bilduta egon dira gaur, eta biek esan dute AEBetako tropak Iraketik ateratzeak ez lukeela ondorio onik ekarriko. Beraien iritzian "indarkeria sektarioa" areagotuko luke, horrek.
Al-Maliki Irakerako "lider indartsua" dela uste du Bushek, eta berari laguntzeko "behar diren aldaketa guztiak" egiteko prest azaldu da. Izan ere, botere militarra AEBetako Armadatik Irakekora pasatzeko zein pauso eman proposatu dio Al-Milikik, gaur, Bushi.
Han betetzeko duten misioa bete arte, ez direla Iraketik aterako berretsi du Bushek. Iraken dauden 140.000 soldaduak handik lehenbailehen ateratzea nahi duela onartu du, baina orain egoera oso gogorra delako ezin dutela hori egin uste du.
Irakeko okupazioa
AEBak Iraketik aterako balira "indarkeria sektarioa" areagotuko litzatekeela uste dute Bushek eta Al-Malikik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu