AEBak Kurdistango zibilen hilketan nahastuta daude

2012ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ANKARA. AEBetako The Washington Post-ek jakinarazi du Turkiaren menpeko Kurdistanen 35 zibilen hilketa eragin zuen erasoa egiteko informazioa helarazi ziola Washingtonek Ankarari. Irak eta Turkiako mugan PKKren aurkako erasoa egin zuela esan zuen Ankarak, baina hildakoak zibilak zirela frogatu zuten. Bestalde, atzo Turkiako hiru soldadu eta PKK-ko lau kide hil ziren liskarretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.