Frantziak, Erresuma Batuak eta Kolonbiak jakinarazi dute NBE Nazio Batuen Erakundean Palestina estatu ofizial gisa onartu edo ez erabakitzeko bozketa egiten bada, abstenitu egingo direla.
Errusia, Txina, Hegoafrika, Brasil, India eta Libanok aldeko botoa emango dutela azaldu dute. Aldiz, AEBek kontra bozkatuko dutela diote. Portugal, Alemania, Gabon, Nigeria eta Bosniak oraindik ez dute iragarri zer egingo duten.
Hamabost herrialde horiek osatzen dute NBEko Segurtasun Kontseilua, eta bart egin dute azken bilera. Hango iturrien arabera, hilaren 11n erabakiko dute euren ondorioak Nazio Batuen batzarrera igorriko dituzten edo ez.
AEBek beto eskubidea dute kontseiluan, baina hura horretara behartzeko Palestinak Segurtasun Kontseiluko bederatzi herrialde alde izan beharko ditu.