George Bushek bultzatutako Irakeko gerrak min handia egin zien bai Erresuma Batuko orduko gobernuari eta baita AEBetakoari ere. Ondorioz, bietako inork ez du halako beste gatazka baten erdian harrapatuta geratu nahi.
Baina ezin diote Bagdaden laguntza deiari entzungor egin. Hori dela eta, erdibideko irtenbidea aukeratu dute, eta Londresek iragarri du Barack Obamak ISISen aurka egitea erabakiko balu, hark "laguntza logistikoa" eskainiko liokeela. Era berean, ordea, baztertu egin du "zuzenean" parte hartzeko aukera.
Ian Dunca Smithek, Erresuma Batuko Lan ministroak, iragarri duenez David Cameron lehen ministroak "bere esku dagoen guztia" egingo du aliatuei laguntzeko.
Indarrak batzeko deia
Bitartean, AEBetako Estatu idazkariak, John Kerryk Egiptora egindako bidaia baliatu du irakiarrei indarrak batzeko eskatzeko. "Irakeko Gobernuak bat egiin behar du ISISi aurre egiteko". Azken egunetan ugaritu egin dira Nuri al-Malikiren aurkako kritikak. Leporatzen diote herialdeko etnien arteko enfrentamenduak amaitzeko gai ez izatea.