Etxe Zuriak jakinarazi du AEBetako 450 soldadu bidaliko dituela Irakeko armada "trebatu eta aholkatzeko". Mendebaldeko Al-Anbar probintziako Taqaddum base militarrean ezarriko dira. Irakeko armadak, Poliziak eta milizia xiitek erasoaldi bat hasia dute Al-Anbarren, probintziako Ramadi hiriburutik EI Estatu Islamikoa bidaltzeko.
Barack Obama AEBetako presidenteak "estrategia bat osatuta" ez zutela erran eta bi egunera jakinarazi du Etxe Zuriak soldadu gehiago bidaltzeko asmoa. Jack Kirby AEBetako Estatu Departamentuko bozeramaileak atzo zehaztu zuen Obamak "erran nahi zuena" zela ez zeukatela "plan zehatz bat Irakeko segurtasun indarren entrenamendua eta tresneria hobetzeko", eta gaineratu zuen Pentagonoa "plan horretan lanean" ari zela.
Iazko abuztutik AEBak EIren aurka aire erasoak egiten ari dira Iraken eta Sirian.