MunDUA

AEBek 65 lagun hil dituzte Pakistanen gaur, misilen bidez

Azkenaldian bezala, Hego Waziristanen egin dute erasoa, hegazkinekin. Jendea hileta elizkizun batean zegoen.

2009ko ekainaren 24a
14:02
Entzun
Gaur ere egin dute misilen bidez erasoa Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Pakistanen, Hego Waziristanen, eta gutxienez 65 lagun hil dituzte. Armadak hegazkinak erabili ditu misilak jaurtitzeko.

Ladhan egin dute erasoa, hainbat eta hainbat lagun hileta elizkizun batean zeudela. Hain zuzen, AEBek atzo han bertan sei pertsona hil zituzten eta horien aldeko elizkizuna ari ziren egiten. Hildakoak "taliban ekintzaileak" ziren, estatubatuarren arabera.

Azkenaldian hainbat aldiz jo dute Waziristanen, eta helburu Al Kaeda erakundea dutela diote. Pakistango armada ere Waziristan bonbardatzen ari da azkeneko astean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.