AEBek aginte militar berezia eratuko dute Afrikan

Washingtonen ekonomia interesak bermatzea eta «terrorismoari aurre egitea» izango du helburu

2007ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Africom aginte militar berria eratuko dute aurki Ameriketako Estatu Batuek. Hau izango litzateke,munduan zehar euren eragin militarra bermatzeko xedez, izango duten laugarren agintea. Afrika beste hiru aginte militarren artean banatuta da oraindik.

Pentagonoak emandako argibideen arabera, zeregin nagusia ez da izango soldaduak zabaltzea. Kontinentean aliatu dituzten herrialdetako indar armatuak sendotzen eta eraginkorragoak bihurtzen laguntzea izango dela xedea zehaztu zuen. Afrikan, euren ustez, muturreko islamistei babesa ematen dieten herrialdeen kontra egitea izan daiteke, alta, presentzia militar honen aitzakia. Mauritania, Mali, Niger eta Txaden aurkitu omen dituztenmuturreko islamisten zantzuak.

Afrikan euren interes ekonomikoak bermatzea izan daiteke, geopolitikan adituen arabera, neurri honen asmoa. Petrolio hornikuntza kezka da egun Washingtonentzat. AEBek kontsumitzen duten petrolioaren %15a da Afrikakoa.



ALJERIAK UKO EGIN DIO PROPOSAMENARI. Diplomazia iturrien arabera, George Bushek Aljeriako presidente Abdulaziz Buteflikari galdegin dio aginte militarraren kokagunea izateko ados dagoen. Eskaerari ezezkoa eman dio. 2004an AEBek laguntza eman zioten Aljeriari islamistei aurre egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.