Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuko presidenteordeak uste du bere herrialdean gero eta jokabide hobea dagoela bikote homosexualei buruz, eta alor horretan akordioa lortzea "saihestezina" izango dela aitortu du.
Duela gutxira arte AEBetako armadan ezin zuten sartu euren burua jendaurrean homosexualtzat joa zutenak. Bidenek ABC telebista katean adierazi du militarren artean eta gizartean "mentalitate aldetik eboluzioa" izan dela eta armadako arau hura kendu egin zutela.
Dena dela, AEBetako estatu gehienetan matrimonio homosexuala oraindik ez da legezkoa.
gizartea
AEBek aitortu dute "saihestezina" dela bikote homosexualei buruzko akordioa
Joe Biden presidenteordeak dio "mentalitate aldetik eboluzioa" izan dela gizartean. Hango estatu gehienetan matrimonio homosexuala oraindik ez da legezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu