Mundua

AEBek aitortzea Iranek ez duela jarduera nuklear militarrik "garaipen handia" da Ahmadinejaden ustez

Erabilerako zibilerako garapen nuklearreko programarekin aurrera jarraituko dutela azpimarratu du Irango presidenteak. AEBetako 16 inteligentzia zerbitzuk egin duten txostenaren arabera, Iranek 2003an eten zituen erabilera militarreko jarduera nuklearrak.

2007ko abenduaren 5a
12:25
Entzun
AEBek atzo egin zuten aitortza "garaipen handia" da Iranentzat. Hala esan du Mahmoud Ahmadinejad presidenteak, telebista bidez zabaldu duten agerraldi batean. Izan ere, helburu militarra zuten jarduera militarrak Iranek 2003an utzi zituela bertan behera dio 16 inteligentzia zerbitzu estatubatuarrek auziari buruz landu duten txostenak. Horrenbestez, nazioarteko komunitatatean Iranen aurkako jarrera bultzatzeko eta herrialde horri zigorrak ezartzeko AEBek erabili duten argudio nagusia bertan behera geratu da.

Gainerakoan, erabilerako zibilerako teknologia nuklearra garatzeko programarekin aurrera jarraituko dutela azpimarratu du Ahmmadinejadek. Programa horren ondorioz liskar handia izan du azkenaldian Iranek nazioarteko komunitatearekn, IAEA eta NBE barne direla, bertan behera utz dezala agindu baitiote behin eta berriz. Irango Gobernuak behin eta berriz erantzun du munduko beste hainbat herrialdek adinako eskubidea dutela teknologia nuklearra garatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.