Erasoaren helburua Ahmed Abdi Godane Al-Shabab miliziako burua zela adierazi zuen astelehenean CNNk, zerbitzu sekretuetako iturriak aipatuta. Haren heriotza baieztatu du gaur Somaliako Gobernuak.
Al-Shababek iaz Nairobiko merkataritza gune bati eraso zionetik —67 lagun hil zituen—, AEBek hainbat bonbardaketa egin ditu Somalian, eta lurrez erasotzeko saialdi bat ere egin zuen iazko urrian.