mundua

AEBek beste hamabi lagun hil dituzte gaur Pakistanen

Ipar Waziristan eskualdea bonbardatu dute. Zendu direnen artean hiru haur eta bi emakume daude. Astelehenean zazpi pertsona hil zituzten.

2009ko irailaren 9a
20:34
Entzun
Bigarren egunez segidan Pakistango ipar-mendebaldea bonbardatu du Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) armadak, pilotuek gidatu gabeko hegazkinen bidez, eta hamabi lagun hil dituzte. Tabi Saidgain egin dute erasoa, Ipar Waziristan eskualdean.

Bonbek ustezko ekintzaile baten etxea jo dute, baina baita ondoko eraikinak ere, zibilenak, Dawn telebista kateak dioenez. Honek esan du hildako lagunak hamabi izan direla, eta horien artean hiru haur eta bi emakume daudela.

Astelehenean zazpi lagun zendu ziren bonbardaketan eskualde berean. AEBetako armadak maiz egin ditu erasoak han inguruan, Al Kaedako kideak bertan daudelakoan.

Pakistango Gobernuak jendaurrean gaitzetsi egiten ditu ekintzok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.