Irakeko Okupazioa
AEBek datozen hilabeteetan Iraken dituzten tropak murriztuko dituztela iragarri du Rumsfeldek
Donald Rumsfeld AEB Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa idazkariak adierazi duenez, Iraken dituzten tropak murriztu egingo dituzte datozen hilabeteetan. Falujako base militar batean egindako bileran Defentsa idazkariak azaldu duenez 20.000 soldadu inguru itzuliko dira etxera.
"Irakiarrei egiten ari diren aurrerapena aitortu nahi diegu egokitze plan honekin. Herrialdearentzako garrantzitsuak diren erantzukizunak hartzen ari dira beren gain", adierazi zuen Rumsfeldek. Joan den abenduaren 15eko hauteskundeak zirela medio AEBk beren indarrak areagotu zituzten Iraken. Rumsfelden hitzetan, "Bagdaden Gobernu berria osatzen dutenean AEBek eta bere aliatuek agintari berriekin hitzartuko dute zenbat tropa atzerritar mantenduko dituzten Iraken.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu