Aske geratuko diren lehen presoak odolezko deliturik eta gizateriaren aurkako krimenik egin ez dituztenak izango dira, eta kaleratzen unean indarkeari uko egiten dioten agiri bat sinatu beharko dute. Kartzelan gelditzen diren presoekin berriz, agintariek neurriak arinduko dituztela esan du Bremerrek, senideek bisitatu ahal izateko.
Mark Kimmit AEBetako armadaren jeneralak zehaztu duenez, AEBetako tropek 9.000 eta 10.000 irakiar artean dituzte preso, tartean Saddan Hussein presidente ohia.
Irakeko okupazioaren ondorena
AEBek ehunka preso irakiar aske utziko dituztela iragarri du Bremerrek
Irakeko behin behineko administrazio zibileko buru Paul Bremer estatubatuarrak gaur Bagdaden adierazi duenez, azken hilabeteetan atxilotutako ehunka preso irakiar aske utziko dituzte AEBek, "Irakeko biztanleriaren elkarbizitzari bultzada bat emateko asmoz". Bremerrek zehaztu duenez, lehenengo presoak ostiralean askatuko dituzte, Saddan Husseinen erregimena erori eta bederatzi hilabete betetzen direnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu