Palestina

AEBek ez dute Batasun Gobernua onartuko

Iturri palestinarren arabera, Mahmud Abbas PANeko presidenteak AEBetako Estatu Departamenduko dei bat jaso zuen atzo. Dei horretan, Al Fatah eta Hamasen Gobernua ez dutela onartuko jakinarazi zioten Mahmud Abbas presidenteari.

2007ko otsailaren 15a
16:58
Entzun
Bien bitartean, Abbas eta Haniye Al Fatah eta Hamaseko buruak gaur arratsaldean batzartuko dira Gazan gobernu berriaren inguruan sortu diren desadostasunak konpontzeko. Akordio ia egintzat jotzen zen, baina azken orduetan zenbait desadostasun sortu dira Al Fatah eta Hamas alderdien artean. “Arazo txikiak besterik ez dira”, azpimarratu du Al Fatah alderdiko eledunak. Nolanahi ere, aipatu bi alderdiek ez dute oraindik gobernua osatzeko akordiorik lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.