AEBek ez dute NATOri mugak irekitzeko ituna itxi Pakistanekin

Pakistango presidenteak 4.000 euro eskatu ditu muga zeharkatzen duen NATOren edukiontzi bakoitzaren truke

Ane Urrutikoetxea.
2012ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Uste baino pisu handiagoa hartu du Pakistanek NATOren goi bileran. Pakistanen eta AEB Ameriketako Estatu Batuen arteko harremanak gaiztoturik jarraitzen dute. Bi herrialdeak ez dira ados jarri Islamabadek NATOri mugak berriro irekitzeko akordioa sinatzeko. Pakistango presidente Asif Ali Zardari azken unean gonbidatu dute Chicagoko goi bilerara, baina Barack Obama AEBetako presidentea ez da Zardarirekin bildu. Dena den, NATOko idazkari nagusi Anders Fogh Rasmussenek adierazi du «laster» sinatuko dutela akordioa.

Zardarik akordioa «lehenbailehen» sinatzeko eskatu dio Obamari. Pakistango presidenteak gogora ekarri du iazko urriko NATOren erasoa, Pakistango 24 soldadu hil zituena. Erasoaren ondorioz, Pakistanek muga itxi zien NATOren garraioei. Pakistanek 4.000 euro eskatu ditu muga zeharkatzen duen NATOren edukiontzi bakoitzaren truke, eta, iazko erasoa egiteagatik, barkamena eskatu dio jendaurrean Zardarik Washingtoni. Obamak ez zeukan aurreikusita NATOren goi bileran Pakistanekin akordioa sinatzea.

Pakistan, laguntza beharrean

Pakistango Gobernuak AEBen dirua eta babesa behar du, AEBen aurkako alderdiak, talde erlijiosoak eta armadaren zati handi bat aurka dituelako. Atzo bertan, gutxienez 11 manifestari hil eta 30 zauritu ziren Pakistanen, armatutako talde batek manifestazio jendetsu bati tiro egitean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.