Iraken okupazioa
AEBek Faluja bonbardatu dute berriz ere, eta gutxienez 11 lagun hil eta 18 zauritu dituzte
Falujara bonbak jaurti dituzte gaur, berriz ere, soldadu estatubatuarrek. Gutxienez 11 lagun hil eta 18 zaurtu dituzte. Sendagile batek jakinarazi duenez hildako gehienak ezkontza bat ospatzen ari ziren zibilak ziren. AEBek onartu egin dute erasoa egin dutela, baina esan dutenez, Abu Musab al Zarqauiren jarraitzaileak zeuden leku batera bota dituzte bonbak.
AEBek ia egunero bonbardatzen dute Faluja. Izan ere, hiri horren kontrola hartu nahian dabiltza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu