Iraken okupazioa

AEBek gutxienez 20 lagun hil dituzte bonbardaketa batean

Irakeko Ishaki herriko alkateak salatu duenez AEBek gutxienez 32 zibil hil dituzte bart, Al Jazeera eskualdearen kontrako bonbardaketan. Bestelakoa da AEBen bertsioa. Haiek esan dutenez, hildakoak 20 dira, eta guztiak Al Kaedako kide "terroristak" dira.

2006ko abenduaren 8a
13:55
Entzun
Bi bertsioek bat egiten dute etxe bi bonbardatu dituztela esaterakoan. Hala ere, hildakoen izaeraren inguruan bi bertsio oso desberdin daude. Ishaki herriko alkatearen esanetan zibilak dira hildako guztiak, gehienak emakumezkoak eta haurrak. AEBen iritzian, berriz, Al Kaedako "terroristak" dira.

AEBek azaldu dutenez, ikerketak egin ostean bi etxe horietan sartzea erabaki zuten. Barruan zeuden "terroristek" tiroka hartu zituzten, eta haiek erantzun eta bi hil zituzten. Barrukoek erasoan jarraitzen zutenez, laguntza eskatu zutela azaldu dute AEBek, eta orduan, airez eraso dietela. Azaldu dutenez, bonbardaketan 18 lagun hil dituzte, haietako bi emakumezkoak, eta guzti-guztiak "terroristak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.