Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) armadak hainbat misil bota ditu Pakistango iparraldean, Mir Ali eskualdean, eta gutxienez 25 lagun hil dituzte. Afganistanetik gertu egin dute erasoa.
Bi misilek eskola bat jo dute, baita, AEBen arabera, armen biltegi bat ere. Helburu, talibanak eta Al Kaedako kideak izan dituztela esan dute estatubatuarrek.
Azkeneko urte eta erdian antzeko 60 eraso egin dituzte AEBek Pakistanen, "bertako gobernuaren menpe ez dauden lurraldeetan".
Mundua
AEBek gutxienez 25 lagun hil dituzte Pakistanen, misilekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu