Mundua

AEBek gutxienez 80 lagun hil dituzte Afganistanen

Hildakoak talibanak direla diote estatubatuar militarrek.

2007ko urriaren 29a
12:55
Entzun
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) armadak ziurtatu duenez, Afganistanen gutxienez 80 "taliban" hil ditu hauek egindako "eraso bati erantzuna" ematean, Helmand eta Kadahar eskualdeetan. "Zibilak babesteko asmoz, ez dugu helburu askoren kontra egin", esan dute estatubatuar militarrek.

Lagun gehien Helmanden hil dituzte, Musa Qaleh Wadi gunean, 70 pasa. Lurrez ez ezik, airez ere egin dute eraso estatubatuarrek.



AEBek 27.000 soldadu dauzkate Afganistanen, eta bertako armadaren laguntza jasotzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.