Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) armadak beste bonbardaketa bat egin du Afganistanen, eta hainbat lagun hil ditu. Iturri batzuek diote zazpi lagunetik 30era bitartean hil dituela.
Herrialdeko mendebaldean egin du erasoa, Badghis eskualdean. Hango arduradun batek esan du zazpi zibil zendu direla bonbardaketan eta hamabi ekintzaile. Beste batek 30era igo du hildako kopurua.
Asteartean 40 zibil hil zituzten AEBek Afganistan hegoaldean -Kandahar-en-.
Hamabost mila soldadu dauzkate herrialde hartan.
MunDUA
AEBek hainbat lagun hil dituzte Afganistanen
Iturri batzuek esan dute zazpi lagunetik 30era bitartean hil dituela; zibilak daude haien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu