AEBek hamabortz lagun hil dituzte Pakistanen bi aire erasotan

Piloturik gabeko hegazkinak erabili ditu; Islamabadek dio hildakoak ekintzaile islamistak direla

Erredakzioa
2012ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
AEBetako piloturik gabeko hegazkinek hamabortz lagun hil zituzten atzo Pakistanen, bi erasotan. Islamabaden arabera, hildako guztiak ekintzaile islamistak dira. Afganistango mugako eskualdeetan izan dira bi bonbardaketak. Ipar Waziristanen ibilgailu bati eman dio misil batek, eta zortzi lagun hildira, eta eskualde horren eta Hego Waziristanen arteko mugan bertze zazpi hil dituzte.

Iragan hamarkadaren erdialdetik AEBek makina bat eraso egin dituzte eskualde horietan piloturik gabeko hegazkinekin, baina bereziki ugaritu dira Barack Obama presidentetzara iritsi zenetik. Pakistango hainbat taldek salatu dute ehunka zibil hil dituztela eraso horietan.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.