AEBek hamar lagun hil dituzte Pakistanen
ISLAMABAD. AEBek gutxienez hamar lagun hil dituzte Pakistanen, piloturik gabeko hegazkinekin egindako bonbardaketetan. Afganistanekiko mugako bi eskualdetan izan dira erasoak. Hildako denak miliziano islamistak direla dio Washingtonek. Erasoaren egun berean izan da Pakistanen Marc Grossman AEBen ordezkaria. Bi herrialdeen asteko tentsioa baretzeko asmoz bildu da Jusuf Raza Guilani lehen ministroarekin eta Ashfak Pervez Kijani armadako buruarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu