AEBek hamasei lagun hil dituzte Pakistanen
ISLAMABAD. AEBek ustezko hamasei matxino hil ditu Pakistanen, Ipar Waziristan eskualdean, piloturik gabeko hegazkinekin eraso eginda. Hiru eraso egin dituztela jakinarazi dute, eta hamalau lagun inguru zauritu direla. Islamabaden eta Washingtonen arteko tentsioak gora egin du azkenaldian droneen erasoengatik. Herenegun, «onartezinak» direla salatu zuen Pakistango Atzerri Ministerioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu