AEBek ikerketa agindu dute, BP enpresak deliturik egin duen argitzeko

Adituek ohartarazi dutenez, Mexikoko Golkoko petrolio orbana asteburuan iritsiko da Floridara

Erredakzioa
2010eko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Floridako hondartza zurietatik ikus zitekeen atzo Mexikoko Golkoko petrolio isuriak eragindako orbana. Adituek ohartarazi dutenenez, hego eta hego-ekialdeko haizeek bultzatuta, asteburuan zikinduko du petrolioak Floridako kosta (AEB). «Ezin dateke saihestu; hondartzetan ikusiko dugu», adierazi du Keith Wilkins Escambia konderriko komunitate zerbitzuetako presidenteak.

Bestalde, BP British Petroleumek istripua izan zuen atzo, petrolio isuria gelditzeko ahaleginean ari zela: petrolio ihesbidea zerratzen ari zela zerra kateatu zitzaion.

Eric Holder AEBetako fiskal nagusiak, berriz, BPren aurkako zigor nahiz arlo zibileko ikerketak egiteko agindu du PB enpresaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.