Iraki buruzko goi-bilera

AEBek, Irakek eta Siriak elkarlanaren beharra ikusten dute Irakeko egoera baretzeko

Iraken auzoko herrialdeek eta NBEko Segurtasun Kontseiluko kideek batzarra egin dute Bagdaden, gatazka konpontzeko ahalegina egiteko helburuz.

2007ko martxoaren 10a
19:10
Entzun
Hoshiar Zebari Irakeko Atzerri ministroaren arabera, AEBak, Erresuma Batua, Iran eta Siriak, lauek, beharrezkoa ikusten du elkarlana Irakeko gatazka baretzeko eta egoera bere onera ekartzeko. Hala esan du Iraken auzoko herrialdeek eta NBEko Segurtasun Kontseiluko kideek gaur Bagdaden egin duten goi

-bilera amaitzean.

Honakoak dira goi-bileran parte hartu duten herrialdeak: Iran, Siria, Turkia, Kuwait, Saudi Arabia, Egipto eta Bahrein auzoko herrialde gisa; eta AEBak, Erresuma Batua, Errusia, Frantzia eta Txina NBEeko Segurtasun Kontseiluko kide diren heinean. Herrialde horiez gain, Liga Arabiarreko eta Batzar Islamikoko ordezkariak ere ari dira parte hartzen.

Batzar horren harira elkarrenganako aurkakotasuna behin eta berriz agerian utzi duten AEBak, Iran eta Siria negoziazio mahai berean eserita dira, eta Irakeko Atzerri ministroaren arabera, "giro eraikitzailean". Hala ere, Irakeko segurtasunaz eta gatazka baretzeko moduez soilik hitzegin dutela azpimarratu du, gai politikoak alde batera utzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.