Ipar Koreak ekimen nuklear militar eta zibilak bertan behera utziko dituela iragarri zuen atzo. Horretarako, baina, AEBek euren «kontrako jarrera» aldatu beharko dutela iragarri zuen Piongiangek.
Txinako, AEB Ameriketako Estatu Batuetako, Hego Koreako, Errusiako, Japoniako eta Ipar Koreako ordezkariak Pekinen bildurik daude, egitasmo nuklearren inguruan eztabaidatzeko. Herenegun hasi ziren, hain justu, sei herrialdeen arteko eztabaidak Txinako hiriburuan.«Egitasmo nuklear guztiak bertan behera uzteko proposamena, erabilera zibilerako instalazioetara ere zabaltzen da», baieztatu zuen atzo Choe Jin Su Ipar Koreak Pekinen egiten ari diren bileretan duen ordezkariak. «AEBek euren jarrera aldatzen ez badute, Ipar Koreak ez ditu programa nuklearrak utziko», esan zuen, halere.Txinako ordezkaritzak ere hitz egin zuen atzo Ipar Korearen iragarpenaren inguruan: «Guztiok ulertzen dugu Piongiangen eskaera. Arma nuklearren deuseztea eta herrialdearen segurtasuna loturik daude».Txinako Atzerri ministro Liu Jianchaok esan zuenez, «sei parte-hartzaileak helburu beraren bila arituko dira: arma nuklearrik gabeko penintsula sortzea Korean». Gaur horren inguruko neurrien inguruan jardungo dira.
IPAR KOREA
AEBek jarrera aldatuz gero, egitasmo nuklearrak utziko ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu