mundua

AEBek kendu dute Iraketik bandera

Ekitaldi sinbolikoa egin dute Bagdaden. Abenduan erretiratuko dituzte azken lau mila soldaduak. 2003an okupatu zuten Irak, eta helburua bete dutelakoan daude. Aurrerantzean "presentzia diplomatiko esanguratsua" izango dute.

2011ko abenduaren 15a
19:14
Entzun

Irakeko gerraren bukaeraren ekitaldi sinboliko bezala, AEBek gaur jaitsi dute Bagdadetik euren bandera. Aireportu ondoan daukaten zentro militar batean egin dute ekitaldi ofiziala, eta han izan da Leon Panetta AEBetako Defentsa Departamenduko idazkaria. 

Oraindik lau mila soldadu dituzte Iraken, baina urtezaharretan erretiratuko dira, eta aurrerantzean "presentzia diplomatiko esanguratsua" izango dute AEBek. Halaber, "segurtasun" arloko lanetan laguntza emango diote Iraki. "Gu beti izango gara haren lagun", adierazi du Panettak, eta lehentasunak ezarri dizkio: arlo soziala, ekonomikoa eta politikoa.

2003ko martxoan okupatu zuen AEBetako armadak Irak. Urteotan bere 4.400 militar zendu dira, eta AEBek beraiek jendetza hil ditu. Iturrien arabera, hildakoak 150.000 lagunetik milioi bat artean izan dira.

Saddam Hussein Irakeko burua 2003ko abenduan atzeman zuten, eta 2006koan heriotza zigorra ezarri zioten.

AEBek uste du lortu dutela "Irak herrialde askea" izatea bihurtzeko helburua. Al Kaedak indar txikiagoa dutela iritzi diote, eta hezkuntzak eta ekonomiak hobera egin dutela.

Barack Obamak hartu zuen handik erretiratzeko erabakia, 2009ko urtarrilean AEBetako Gobernuko presidente kargura iritsi ondoren. Iazko irailean plazaratu zuen plana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.