Afganistango hegoaldean egindako aire erasoan ustezko 24 taliban hil dituela jakinarazi du Ameriketako Estatu Batuetako armadak. Uruzgan eskualdean gertatu zen erasoa, atzo.
AEBen arabera, ustezko talibanek haien soldaduei tiro egin zien eta horietako hiru zauritu zituzten. Horren ostean, AEBetako soldaduek laguntza eskatu zuten eta orduan gertatu zen aire erasoa, AEBetako armadako bozeramailearen arabera. Hildakoen artean zibilik ez dagoela nabarmendu du armadako bozeramaile horrek.
mundua
AEBek ustezko 24 taliban hil dituzte Afganistanen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu