AEBen arabera, «zaila eta luzea» izango da Libiako trantsizioa

NBEko Segurtasun Kontseiluak Libiako Banku Zentralari jarri zion zigor ekonomikoa kendu dio

Erredakzioa
2011ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Leon Panetta AEBetako Atzerri ministroa Libian izan da, etatrantsizioko gobernuari behar duen laguntzako eskaintzeko prest azaldu da, bereziki segurtasunaren alorrean. Hain zuzen, NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak urte hasieran Libiako Banku Zentralari jarri zizkion zigor ekonomikoak bertan behera uztea erabaki zuen ostegunean, eta AEBek ere erabakia babesten dutela adierazi du Panettak. Beraz, otsailaz geroztik izoztuta egon diren funtsetako dirua baliatu ahal izango du Libiako Gobernuak herrialdea berreraikitzeko.

Turkia Frantziaren aurka

Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroa Libian izan da. Mustafa Abdeljalil presidentearekin izaniko bileran bi herrialdeen arteko «anaitasun historikoa» nabarmendu du. Halaber, Frantziaren jarrera kolonialista salatu du, Armeniako genozidioaren inguruan egin duen lege proiektuaren harira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.