AEBen bisita bertan behera utzi du Pakistanek
ISLAMABAD. Pakistanek bertan behera utzi du Marc Grossman AEBetako ordezkariak herrialdera egin behar zuen bisita. Qatar, Arabiar Emirerri Batuak eta Afganistan bisitatuko ditu Grossmanek, talibanekin bake elkarrizketak bultzatzeko. Islamabadek, baina, bilera atzeratu du, azaroan NATOk Pakistango 24 soldadu hil zituenetik bi herrialdeen arteko harremanak gaiztotuta daudelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu