Mundua

AEBen Damaskoko enbaxadari eraso diote

AEBen Damaskoko enbaxada erasotzen saiatu diren hiru pertsona hil dituzte Siriako segurtasun indarrek eta laugarrena atxilotu. Horrela jakinarazi du Siriako Barne Ministeritzak. Antza denez, armak zeramatzaten lau gizonek gaur goizean egin diote eraso enbaxadari. Siriako segurtasun indarrek, baina, erasoa etetea lortu dutela jakinarazi du. Lekuko baten arabera, hiru erasotzaileez gain gutxienez segurtasuneko arduradun bat ere hil da. Lekukoen arabera, tiroak eta eztanda hotsak entzun dira enbaxadaren inguruan, eta kea ere ikusi dute.

2006ko irailaren 12a
18:41
Entzun
"AEBen enbaxada erasotzea zuen helburu operazio terrorista batek. Segurtasun indarrek kontrolpean dute egoera. Hiru terrorista hil dituzte eta bat zaurituta dago", agertu du Bassam Abdel Makhid jeneral eta Siriako Barne ministroak telebista publikoan. "Xehetasun gehiago izateko ikerketak abiatu dira", gaineratu du.

Siriako gobernuko arduradun batek azaldu duenez, enbaxadako diplomatiko estatubatuarrek ez dute inolako kalterik jasan. Lekukoek emandako azalpenen arabera, anbulantziak, suhiltzaileak eta kea ikusi dituzte enbaxadaren inguruan.

Damaskon Abu Rameneh auzoan daude enbazadak. Siriako Gobernuko kide gehienak bertan bizi dira eta etxeek segurtasun neurri handiak dituzte. Gune horretara daramaten errepide guztiak moztu egin dituzte eta poliziak inguratu egin du AEBen enbaxada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.