Erreforman aurreikusitako neurriak indarrean jarri ahal izateko, helegitea aurkeztu zuen Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak iazko azaroan, eta helegite hori aztertzea onartu du Auzitegi Gorenak.
Barack Obama AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak 2014ko azaroaren 20an bi neurri onartu zituen legez kanpoko migratzaileen kanporaketa saihesteko; herrialdean jada bost urte daramatzaten paperik gabeko migratzaileak babesteko, bata, eta duela bost urtetik herritartasuna duten estatubatuarren gurasoak babesteko, bestea. DACA eta DAPA.
Doako osasun arretarekin batera, hau zen Obamaren agintaldiko konpromiso nagusietako bat. Baina hasieratik gainditu behar izan ditu errepublikanoek ezarritako oztopoak. 2014ko azaroan aurkeztu zituen Obamak neurriak, baina horren kontrako helegitea aurkeztu zuten 26 estatuk; gehienak, errepublikakoek gobernatutakoak.
AEBetan 11 milioi lagun bizi dira paperik gabe, gehienak mexikarrak.