IRAKEKO OKUPAZIOA
AEBetako Armadak bi zibil hil ditu Falujan, huts eginda
Astearte gauean eta atzo, lau irakiar hil ziren, hauetatik bi, antza denez, AEBetako Armadak hildako bi zibil izan direlarik. Gertakari hau, Bagdadetik 50 kilometro mendebaldera kokatua den eta erresistentziaren gotorleku bezala ezagutua den Falujan jazo zen. Lekukoen arabera, AEBetako Armadako tanke batek tiro egin zuen etxe baten kontra, isoldadu estatubatuarren aurkako tiroak egin zirelako aitzakiarekin. Etxean bost haurrekin bizi ziren senar-emazteak hil ziren ondorioz. Atzo, berriz, polizia irakiar bat eta zibil bat hil ziren Kirkuken, kontrolgune batean geldituta zegoen auto bat tirokatu zutelarik ezezagun batzuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu