AEBetako militar buruek martxoaren 15ean zabaldu zutenez, Al Kaedaren jarraitzaile batekin tiroketa izan zuten beren tropek Ishaki herrian. Al Kaedaren ustezko jarratzaile hori etxe batean babestu bide zen, eta tiroketa gogorraren ondorioz, etxea ondatu eta goitik behera erori zen AEBen arabera. Hain zuzen ere, etxean azpian hartuta lau lagun hil zirela agertu zuten: susmagarria, bi emakumezko eta haur bat.
Irakeko Poliziak, ordea, oso bestelako datuak agertarazi ditu: hildakoak lau barik hamaika izan zirela, eta guztiak AEBetako soldaduek tirokatuta zendu zirela. Gainera, ondoren, etxea zartarazi zutela. Hildakoetako bost haurrak dira eta lau emakumezkoak.
BBCk plazaratu duen bideoan hamaika gorpuak ikusten dira, eta guztiek tiro zuloak ageri dituzte.
Iraken okupazioa
AEBetako Armadak zibilen aurkako sarraskia egin zuen martxoan, BBCren arabera
=l BBC ==http://news.bbc.co.uk/1/hi/world/middle_east/5039714.stm=l Erresuma Batuko komunikabide sareak plazaratu duenez, AEBetako soldaduek martxoaren 15ean hainbat zibil hil zituzten berariaz Ishaki herrian, haien artean bost haur. AEBetako Armadak lau hildakoren berri baino ez zuen eman, eta, gainera, hiru istripuz hil zirela agertu zuen. Irakeko Poliziak agertarazi du hildakoak hamaika izan zirela eta nahita hil zituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu