Mundua

AEBetako Armadako bederatzi soldadu hil dituzte erreboltariek Iraken

Salahudin probintzian sei hil zituzten atzo, lehergailu batek harrapatuta. Beste hiru, berriz, Dijala probintzian.

2007ko martxoaren 6a
19:21
Entzun
Gaur jakin bada ere, erreboltariek bederatzi soldadu estatubatuar hil zituzten atzo Iraken, bi erasotan. Bat Salahudin probintzian gertatu zen: AEBetako soldaduak erreboltarien kontra borrokatzen ari ziren, bonba batek harrapatu eta sei kide hil zituenean. Beste hirui Dijala probintzian hil dira, eztanda baten ondorioz. 2003ko martxoan AEBetk gidatutako tropek Iraken inbasioa abiatu zutenetik armada horretako 3.000 kidetik gora hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.