Istripua

AEBetako Armadako helikoptero bat Japoniako unibertsitate baten gainera amildu da

Japoniako Okinawako Nazioarteko Unibertsitatearen instalazioetan AEBetako Armadako helikoptero bat erori da, eta gutxienez lau pertsona zauritu dira. NHK telebista kateak zabaldu duenez, helikopteroko eskifaiako kideak dira zauritu guztiak, eta hiru larri daude. AEBetako Armadak Japonian dituen baseen %75 Okinawa uhartean daude; zehazki, 16.000 soldadu estatubatuar daude Okinawan.

2004ko abuztuaren 13a
10:26
Entzun
Japonian eguerdiko 14:20 zirela jazo da ezbeharra (goizeko 07:20 Euskal Herrian). Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, CH-53 helikoptero bat amildu da Okinawako Nazioarteko Unibertsitateko eremuetan.

CH-53 helikopteroak marine -en garraiorako erabiltzen dira normalean, eta pisu handikoak dira: 30 metroko luzera izaten dute eta 16 tonatik gorako karga eramateko gaitasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.