Peter Diamond (AEB, 1940), Dale Thomas Mortensen (AEB, 1939) eta Christopher Pissarides (Zipre, 1948) irakasleek jasoko dute 2010eko Ekonomiaren Nobel saria, "langabeziaren eragin negatiboak era koherentean eta ulertzeko moduan azaltzeagatik". Suediako Akademiaren ustez, "krisi ekonomikoaren lakra" da langabezia.
Diamond Masachussesko (AEB) Institutu Teknologikoan da irakaslea, Mortensen Northwestern-en (AEB) eta Pissarides Londresko Ekonomia eta Zientzia Politikoen Unibertsitatean.
Haiei ere abenduaren 10ean emango diete saria, Suedian -Stockholm-en-, eta 1,1 milioi euro jasoko dituzte. Bakearen Nobel saria ez beste denak han ematen dituzte -Bakearena Norvegian, Oslon, egun berean-.
2010eko beste Nobel saridunak
Medikuntza. Robert G. Edward (Erresuma Batua, 1925), in vitro ernalketaren garapenari buruz egindako lanagatik.
Fisika. Andre Geim (Errusia, 1958) eta Konstantin Novoselov (Errusia, 1974), grafenoa isolatzeagatik.
Kimika. Richard Heck (Ameriketako Estatu Batuak, 1931), Ei-ichi Negishi (Japonia, 1935) eta Akira Suzuki (Japonia, 1930), karbonoa-karbonoa erreakzioari buruz egindako lanagatik.
Literatura. Mario Vargas Llosa (Peru, 1936), "boterearen egituraren kartografia" egiteagatik eta "erresistentziaren, matxinadaren eta banakoen porrotaren irudi altzairatuak" egiteagatik.
Bakea. Liu Xiaobo (Txina, 1955), "Txinan oinarrizko giza eskubideak ezartzearen alde egiteagatik".
munDUA
AEBetako bi irakasleri eta Zipreko bati Ekonomiaren Nobel saria
Peter Diamond, Dale Thomas Mortensen eta Christopher Pissaridesek "langabeziaren eragin negatiboak era koherentean eta ulertzeko moduan" azaltzen dituztela goretsi du Suediako Akademiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu