Haiti

AEBetako bi mila militar Haitira bidean jartzeko agindua jasoko zain daude

Karibeko Haiti uhartean egoerak latza izaten segitzen du. Jean-Bertrand Aristide presidenteak karguari eutsiko diola berretsi du gaur, eta horretarako nazioarteko babesa eskatu du. Guy Philippe matxinoen buruak Port-au-Prince Haitiko hiriburua inguraturik dutela dio eta hiri nagusiak kontrolpean dauzkatela. Hala, AEBetako Itsas Armadako bi mila soldadu Haitira abiatzeko aginduaren zain daude, Ipar Karolina base batean. Lauzpabost eguneko bidaia dago aurreikusita Haitira itsasoz. Hiru itsasontzitan gerra hegazkinak eta helikopteroak eramango dituzte militarrek.

Ikastetxeetako konpainia mordoa atera zen Donostiako kaleetara San Sebastian eguna ospatzera. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS
2004ko otsailaren 28a
18:08
Entzun
AEBetako bi mila militar Haitira bidean jartzeko prest daude. AEBetako Itsas Armadako bi mila soldadu Haitira abiatzeko aginduaren zain daude, Ipar Karolina base batean. Lauzpabost eguneko bidaia dago aurreikusita Haitira itsasoz. Hiru itsasontzitan gerra hegazkinak eta helikopteroak eramateko asmoa dute.

Orain dela hamar urte, AEBei esker eskuratu zuen Aristidek presidentzia estatu kolpe batean bota zutenean. Orduan, 20.000 soldadu bidali zituen Washingtonek, eta orain Arsitidek dio konpromisoa daukatela AEBek Haitiko egoera berriz "bere onera" ekartzeko. Oraindik Aristidek ez dimititzeko emandako hitzari eusten dio, baina ikusteko dago zenbat orduz eutsiko dion aginteari.

Guy Philippe matxinoen buruak dio Port-au-Prince hiriburua inguraturik eta Haitiko gainontzeko hiri nagusiak kontrolpean dauzkatela. Errebeldeen buruak berak esan du bihar bertan duela urtebetetzea eta presidentearen jarlekuan eserita ospatzeko asmoa duela. .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.