Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) bi soldadu hil dira eta beste bi larri zauritu gaur arratsaldean Frankfurteko nazioarteko aireportuan (Alemania), tiroketa batean, N-TV telebista kateak esan duenez.
Tiroen egilea ustez 21 urteko mutil bat da. Alemaniako Poliziak atxilotu egin du, eta ikertzen ari dira "atentatu terrorista" izan den ala ez.
AEBetako militarrak zeramatzan autobus baten kontra egin du tiro, eta berehala zendu dira gidaria eta soldadu bat.