Irakeko okupazioa

AEBetako bi soldadu hil dituzte eta beste hiru zauritu

Irakeko iparraldean, Samarran, AEBetako bi soldadu hil dituzte eta beste hiru zauritu. Soldaduak Samarra inguruan patruilatzen ari ziren eta bonba batek eztanda egin du konboia pasatzean. Bestalde, joan den astean bahitutako lau kamiolarietatik bi bulgariarrak bizirik jarraitzen dutela esan du Irakeko Kanpo ministro Hoshjar Zebarik.

2004ko uztailaren 12a
19:18
Entzun
Samarra herrian, Irakeko iparraldean, AEBetako bi soldadu hil dituzte eta beste hiru zauritu dituzte. Herrialdea patruilatzen ari zen konboi baten kontra egin dute eraso, errepidean ezkutatuta zegoen lehergailu baten bidez, eta konboia pasatzean leherrarazi dute.

Bagdaden ere borrokak egon dira gauean Irakeko milizien eta Estatu Batuetako indarren artean: hiriburuko hainbat eremutan tiroketak izan dira. Abu Grahibeko presondegiaren aurka ere eraso egin dutela esan du AEBetako Irakerako aginte militarrak. Erasoa morteroen bidez egin dutela eta pertsona bat zauritu dutela dio AEBetako aginte militarrak.

“Bi kamiolari bulgariarrak bizirik daude”

Joan den astean lau kamiolari bahituak izan ziren Iraken. Lau kamiolari horietatik bi bulgariarrak ziren, beste bat filipinarra eta laugarrena egipziarra. Bahitutakoen egoeraren berri ez dago oraindik, baina Irakeko Kanpo ministro Hoshjad Zabarikesan du bi kamioilari bulgariarrak bizirik daudela, noren esku dauden jakin ez arren.

“Monoteismoa eta Gerra Santua” deitutako talde armatuak bahitu zituen bi kamiolari bulgariarrak eta AEBetako Armadaren menpe dauden atxilotu irakiarrak askatzeko eskatu. Atxilotuak, 4.000 eta 5.000 pertsona inguru, askatzen ez badituzte, bi kamioilariak hilko dituztela adierazi zuen talde armatuak.Eskaera betetzeko epea larunbat ean bukatu zen baina gaur esan du Irakeko Kanpo ministroak Bulgariako bi kamioilariak oraindik bizirik daudela.

Filipinetako kamiolaria ere arrazoi politikoengatik bahitu zuten. Bahitzaileek Filipinetako Gobernuari tropak Iraketik atera ditzala eskatu zion, edo bestela bahitua hilko zutela. Bahitua hiltzeko epea bihar gauean bukatzen da. Bagdaden Filipinak duen enbaxadak adierazi duenez,kamioilarien gaineko “inolako informaziorik” ezin dute eman, baina baieztatu dute beren bi ministrok krisian parte hartuko dutela.

Kamioilari egizpziarra bahitzeko arrazoiak, berriz, ekonomikoak dira. Bahitzaileek kamiolaria askatzeko milioi bat dolar eskatzen dute. Kamiolaria langile den konpainiak 15.000 dolar eskaini ditu bahitua askatzeko.

Irakeko Kanpo Ministro Hoshjad Zabarik bahiketa hauek gaitzetsi ditu. Bruselara joan aurretik Bagdaden eskainitako prentsaurrekoan, Zebarik, “Irakeko herria berreraikitzen laguntzera etorri diren errugabeen eta langileen bahiketak” gaitzesten dituela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.