AEBetako bi soldadu hil dituzte tiroz Afganistanen
KABUL. NATOren misioko AEBetako bi soldadu hil ditu polizia batek tiroz Afganistango Farah probintzian. AEBetako tropen Komunikazio Departamentuak jakinarazi du erasotzailea ere hil egin dela ondorengo tiroketa batean. Bestalde, talibanen buru Mohamed Omar Mullahek esan du gobernu partekatua eratu nahi duela Afganistanen NATOko tropak herrialdetik erretiratutakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu