Mundua

AEBetako Cleveland hirian bost lagun hil dira tiroketa batean

Horietatik hiru haurrak dira.

2009ko martxoaren 6a
14:29
Entzun
Cleveland hirian (Ohio, AEB) gizonezko batek pertsona talde bat erasotu du eta, ondorioz, bost pertsona hil dira; horietatik hiru haurrak dira. Beste adingabe bat zauritu dela ere jakinarazi du WKYC tokiko telebistak. Davon Crawford izango litzateke gertatutakoaren egilea, beti ere telebista kate horren arabera.

Gizonezkoak gertakarien lekutik ihes egin du eta polizia orain bere bila dabil. Pistola bat gainean daramala uste da. WKYC kateak adierazi duenez, Crawfordek lehenagotik ere justiziarekin arazoak izana ditu. Izan ere, iraganean espetxeratua izan zen nahi gabeko hilketa batean erruduntzat jo ondoren. Behin aske aterata, etxeko liskar batean gogor oldartzeagatik berriz ere kartzeleratu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.