mundua

AEBetako Defentsako idazkari, senatari errepublikano ohi bat

Barack Obama presidente demokratak Chuck Hagel jarriko du kargu horretan. Irakeko gerraren aurka azaldu zen Hagel, gobernuburua George Bush zela.

2013ko urtarrilaren 7a
17:10
Entzun

Barack Obama AEBetako Gobernuko presidente demokratak Defentsako idazkari senatari errepublikano ohi bat izendatuko du gaur, Etxe Zuriko iturriek iragarri dutenez: Chuck Hagel.

Senatari zenean George Bush AEBetako orduko presidente errepublikanoaren atzerri politikaren aurka azaldu izan zen Hagel. 2007an, esate batera, Irakeko Gobernuak beste denbora batean AEBen sostengua beharko zuela esan zuenean, demokratek ez ezik Hagelek ere kritikak plazaratu zituen. "Orain egiten ari garen neurri berean odola eta dirua inbertitzen segituko al dugu? Zertarako?", zioen, Bushek Iraken zeraman politika auzitan jarriz. Obama bera izan zen presidentearen aurka nabarmen azaldu zen beste bat.

2007an bertan, AEBetako armada Iraketik erretiratzeko data zehatza jartzekoa zen lege proposamenari betoa ezarriko ziola iragarri zuenean Bushek, Hagel senatari errepublikanoa haren kontra agertu zen, demokratekin batera. Gainera, Irakeko egoera Vietnamekin alderatu zuen, eta zioen Bushen gobernuak "harropuzkeriaz eta itsukeriaz" jokatu zuela.

Obamak gaur, halaber, CIAko zuzendari Terrorismoaren Kontrako egungo bere aholkularia izendatuko du: John Brennan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.